XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hauteskunde-mugabarrua bakoitzari dagokion Ahaldunen osoko kopurua iratxikiz gero, soberako kopurua hondakin handienen arabera banatuko da.

77. Artikulua (...).

2. Batzar Nagusietarako hauteskundeetarako deia egitezko dekretoak Batzar Nagusien manualdia bukatzea dakar.

3. Deia egitezko dekretoan, hauteskunde-barruti bakoitzari 3garren atalak agintzen duenaren arauera dagozkion Biltzarkie, Ahaldun-Batzarkideak zehaztuko dira.

8garren Atala. Boto-emanketa eta kontaketa.

1. Batzar Nagusietako kidetarako hauteskundeak Zinegotzitarakoekin batera egingo dira, atabaka bereziak erabiliz.

2. Boto-emanketa bukatu ondoren, lehenengo Zinegotzitarako botoen kontaketa egingo da eta gero, hori bukatutakoan, Batzar Nagusietako kidetarakoena.

9garren Atala. Tokiak izendatzea Hauteskunde-barruti bakoitzean Hautagai-zerrenda bakoitzari dagozkion tokiak izendatzea Hauteskunde-Jaurpide Orokorren ekainaren 19ko 5/1985 Oinarrizko Legearen 163 garren atalak dioenez egingo da.

10garren Atala. Hauteskunde-Batzordeak Kondaira-Lurralde bakoitzeko Hauteskunde-Batzordeak, deia egin dadinetik hasi eta hurrengo zazpi egunen barruan, Eskualde mailako Hauteskunde-Batzordeei bere hauteskunde barrutiak izendatzea egingo du, bere egitekoak bete ditzaten.

11garren Atala. Hauteskunde-gastutarako herri-dirubideketa.